Greziako mitologiaren arabera, errege izan zen Midas, Kristo aurretiko zazpiehun eta hamabosgarren urtean Frigian jaioa. Mundu guztian ezaguna da, oso ezaguna, hark omen zeukan dohain aparta: alegia, ukitutako guzti-guztia urre bihurtzen omen zuela. Famatua izana da, hortaz, Midas; famatua eta inbidiatua. Nahiz eta, mitologia berberak dioenez, goseak eta egarriak jota, errukarri, hiltzeko zorian zegoela, jainkoari […]