Astean behin zurian beltz egiteak (paper zurian letra beltzak ezartzeak) lanak ematen ditu latzak, batzuetan. Beste batzuetan, aldiz, begi-begiko zer-kontatua bai denean, esku beroz letra-zopan, su eta salda aritu ohi da idazlea, parrastan, kontu-emate atseginean, batetik bestera eta bestekotik bestekora txit airoso, ur gaineko bitsetan bezalatsu. Sarriegi, ordea, erabat diferentea izan ohi da idazlearen abelera, […]
Jendeak gure artean uste du, behin jubilatuz gero, dena izango duela loa eta taloa; jan-da-lo-ta potolo!, alegia. Ezta hurrik eman ere! Azkenaldiotan, jubilaturik (zorionean, noski) bizi denak ondotxo daki, ondotxo dakienez, udako egunaren argialdiak ere ez duela sarri askotan astirik ematen egiteko guztiekin burutzeko: erosketak egin, bilobak eskolaratu, bazkaria(k) prestatu, suhi-errainek internetez erositako paketeen zain […]
Euskarak ez omen du batere balio mundu moderno honetarako; oso-oso zaila ez ezik, ‘aldeanoen’hizkuntza narratsa omen delako. Euskaldun jaiotzeko ditxa izan genuenok belarriak bete-beterik dauzkagu, joan deneko bost mendeetatik hona, irainez eta mespretxuz eta burlaz. Dagoeneko ahaztuak dauzkagu, zorionez, garai ez hain joanetako (apaizen sotanak, eliztarren mantelinak eta zeraren zerak bezala) eskolako zigorrak, kaleko multak […]
Munduan egunero negarra albiste, goizero prentsan zenbat irizte iriste…! Onerako ez denez pozoia alpiste, gaur ere eguna dut baldan eta triste… Kontatuko dizkizut mojenak bi txiste. (Bata). Joan dira bi moja zintzo azokara eta… berandutu konturatzerako. «Ilun dinagu, Ahizpa Nerea; urruti gauden komentutik», batek. Eta: «Jakina: halaxe dun, bai, Ahizpa Eztitsu… Eta konturatu al […]
Duela hilabete hasi zen, gutxi gorabehera, aurtengo ikastaroa eskoletan. Oraingo heziketaren harira, honako hau irakurri nion anonimo bati (Egiakoa omen), erderaz: «1950az geroztik, asko aldatu dira sistemak eskola publiko zein pribatuan, hala arlo akademikoan nola ikasleekiko harremanetan. Gaur egun ikasle askotxo, alfer baldanak ez ezik, “ukiezinak” ere badira; hezkuntza-erakundeek belaunaldi despotak (sic) eta negargarri txarrak […]