Ume-umetatik, eskolara hasi nintzenetik, kontrara jarri zitzaidan mundua. Kontrara maistra, kontrara legea, kontrara zuzenbidea: eskuineko eskuz idatzi beharra omen zegoen derrigorrez. Ezkerreko eskuz idaztea debeku eta pekatu omen zen, seguruxeagotan ere. Hartara, hortaz, gure maistrak niri “a, ama; e, ene; i, ibi; o, oso; u, uju” letraz letra eskuinez idazten eskutik helduta irakasten zidan denboran […]