Atso ximel bat Lan-Kutxa-Bank-era joan zen behin, zakuto bat bete diru zeramala, eskudirutan. Aurrezki kontu berri bat irekitzeko, banku-buruarekin berberarekin hitz egin nahi zuela, ez beste inorekin, exijitzen zuen derrigorrean leihatilan, diru elemena zela-eta, seguruxeagotan ere! Eztez eta baietz, egingo ez egingo, luzaro jardun ondoren, atzenean behintzat eraman dute atsoa banku buruarengana, “bezeroak betiere arrazoi” […]
Hitz euskalduna dirudien arren, ez da; japoniera omen da. Japoniarren esanean, munduan bizi garen guzti-guztiok ba omen dugu “ikigai” bat; hau da, existitzeko motibo bat, izateko arrazoi bat, bizi zio bat (Kontuz ibili, bizi-zio eta bizio arrunt gauza diferenteak dira eta). Zorioneko ikigai delakora garaiz jotzen omen dute batzuek; beste zenbaitek, aldiz, barrenean eraman arren, […]
Donostia izen-hitza nondik ote datorren adierazteko, oraindainokoan, badira hiru teoria. Honatx. Bat. XI. mendeko errege nafarren batek “Sanctus Sebastianus” deitu izan omen zuen; hori euskaraz “Done Sebastian” izaki, denboraren joaneko bilakaera fonetikoaren harira, Donebastian, Donebastia, Donostia gaur denekoan burutu omen da. Bi. Don+Ostia. “Don” dominus edo jaun omen da, eta “Ostia”, berriz, Erromako portua; nonbait, […]
Egunotako batean, laster batean, gutxien espero dugunean, altxatuko eta eramango omen dute helikopteroz Erorien Haranetik, auskalo nora, hantxe, harkaitz gorrien arteko lurpe beltzean, hilaren lotan berrogeitaka urteetan omen datzan momia, diktadore izana… Hori dela eta, aurki Madrileko parrokiak eta estatuko elizak sutan kiskaliko ditugula esan omen du Isabel Díaz Ayuso dama pertxentak… Eta “13 Larrosa […]
Hilabetean deus idatzi gabe, gaur heldu diot berriro nire asteroko eskribitze lanari, asteazkenero, Ordiziako peri-egunarekin zuri, irakurle laztan, irakurgai entretenigarria eskaintzeko asmoz eta ahaleginez. Duela hilabete pasa, eskuin eskuan ebakuntza egin zidaten eta, ezkerrez bakarrik baliatu ezinean, oporralditxoa hartu nuen blogean idaztetik. Gorabeherak gorabehera, ondo joan da ebakuntzarena, zorionez; azala geratu zaidala zatar samar, zauri […]