>

Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

ULERTU EZINAK

Badut nik laguntzar bat (ormaiztegiarra aspalditio) esaten duena maiz “gauza ulertu ezin asko dagoela gure artean, baina horietako bakoitza arrazoi ustez sendoz defenditzeko argudio askoz gehiago, aldeko nahiz kontrako jarri”. Herenegun aurrekoan, berarekin ezustean topo egin nuelarik, beste behin berriz oroitarazi zidan bere betiko esalegea, gaur egunotako hamaikatxo adibide bizi bitxiz atonduta, ordea. Hamaika ulertezinetatik […]

JOXE MAIA ZENARI

Joxe Maia Dendarieta (Amaiur, 1937-09-14; Irun, 2002-11-21). Gutako zenbaitek hemen Irungo Txingudi ikastolan 27 urtez lankide biziki maitatu izan genuenaren bizitza kontatu du haren alaba Ainara Maia Urrozek Maiatz argitaletxean, liburu sentimendu eztiz guztiz betean: «Pepito, biziminaren eta maiteminaren txinparta». (Pepito deitzen omen ziotelako, agidanez, gure Joxeri umetatik familian eta sorterrian). Daukadan paper-esparru honetan ezin […]

MARKOX

Aurreko astelehenean joan zaigu ondotik betiko, oroitzapen den gerora zendu zaigu sekulako, gure Markox Balentziaga adiskide bizilagun mina, duela hirurogeita sei urte Bergaran jaio eta, aspaldiko partean, hemen Hondarribian bizi izan dena. Bat batean, behin betiko. Bazkaltzera jarri mahaian etxean eta… kito! Alferrik izan ziren ondoren geroko anbulantziak, medikuak, tresnak eta zera guztiak… Zeruak ere […]

BOTO ESKUBIDEA

Honezkero jakinaren gainean zaude, noski, datorren igandean botoa ematea tokatzen zaigula guztioi hemen, Espainiako Gorte Nagusietarako Hauteskundeak medio. Ez dakizuna, ordea, da zenbat debeku eta gorabehera mingarri jasan behar izan duen hemen zenbaitek botoa eman ahal izateko, zergatik?, eta adimen-gaitasun urriko izateagatik. Horietako bat ezagutzen dut aspalditik Hondarribian, Naiara Oronoz Mitxelena, 37 urte. Ikusten dudanero […]

noviembre 2019
MTWTFSS
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930