Aurtengo udan ez da atarramendu onik hemengo (eta hango eta haragoko) gazteentzat. Zoritxarreko koronabirusa gazte koadriletako lagun petral gaizto egin nahian dabil temati, eta ez da festarako aukera egokirik inon. COVID-19ak kutsatu ditu herriak (herrien zerrenda ez zait kabitzen), zapuztu ditu festak (beste horrenbeste) eta, aste honetantxe, itxi ditu diskotekak eta pub-ak eta dantzalekuak oro […]