URRETXUKO PAGOETA >

Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

URRETXUKO PAGOETA

Notizia zabaldu berri da ingurumariko hedabideetan eta, azkenaldian modako dabilen fake news gaizto petralen bat ez bada behintzat, sinesgaitz bezain dolugarri gertatzen zaigu gutako askori. Sinesgaitz, halako bizi-indar eragilea izan duelako urte askoan; dolugarri, hantxe bizi izan genuelako gutako batzuok gure 17/18 urtetako gaztaro urte gogoangarria. Eta hauxe da notizia: «Pasiotarrek 86 urteko ibilbideari amaiera […]

ETXEKO LANAK

Aurten, uda iristearekin batera, gure eskola-umeek oporrak hartu dituzten egun berean ekin diot nire aste honetako idazlanari: ekainaren 21ean. Goiburua ikusi eta hau irakurrita, badirudi haur eta gaztetxoen etxeko lanen gainean hitz egitera natorrela. Ez, bada. Etxeko lanak ez direlako ikasleen esklusiboak; etxea den tokian, etxeko lanak ere berez tokatzen direlako. Giza arrazako buruiritzi putzontzi […]

DEFINIZIO-ON

Gauza bat, zernahi, arruntik sinpleena delarik ere, zer-nolako-moduko-gisako ote den adierazten hasten garenetan, sarri askotan behintzat, korapilatu egiten gara alferrikako hitz anabasan. Hitz eta pitz, hutsean eta putzean. Zehatz eta mehatz nahi dugu definizio on bat aurkitu, osatu, burutu eta eman, luuuze alferrik jardunez, erantzuna begien bistakoa denean… Zernahiren definiziorik onena baserritar batek eman diezaguke […]

ASTO BUZTAN MOTZA

Euskal herrietan oso ezaguna izan zen garai batean Anoetako astoaren kasua; batik bat, Pello Errotak bertsoak jarri zizkiolako behin han gertatukoari. Agidanean, iruratar batzuk joan dira Anoetara pelea bila bezala, berotu dira karta jokoan eta, atzenerako behintzat, jokatu dute asto bat plazaren erdian, jende bero piloaren aurrean… Kontua da iruratarrek irabazi eta herrira astoarekin etorri […]

HOGEITA BIRA

Behin mundura jaioak, haurtzarotik hasi eta hil arteko bitarte guztian, entzun behar izaten ditu hamaika esaldi potolo biribil, bere bizitzarako balio handiko izango omen dituenak, adituen esanean. Eta edozeinen ingurumarian bada aditu franko. Etxean amonak botako zizun bat edo beste, zirt!; eskolan maisuak bat eta beste, zart!; kalean edozeinek edozein egoeratan erakutsiko dizu zenbat dakien […]

junio 2021
MTWTFSS
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930