Bai Horixe - Bizargorri >

Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

HELIKOPTEROZ

Gabonek egun on bat izan dezaten, bi lagunzahar bildu ginen atzo, Eguberri egunez, ihes betea ez baina, ihes nolabaitekoa antolatzeko intentzio bete-betean. Ihes, kuanto, ihes! «Zerbait diferentea egin behar diagu…», esaten zidan lagunak. Izan ere, hilabete hau ez baita parte onekoa, Santo Tomas bezperan hasi abenduaren 20an, eta San Sebastian egunarekin urtarrilaren 20an akabatzen den […]

GABON ESKEAN ASPALDI

Duela hirurogei urte, hortxe-hortxe, artean Olentzerok andregairik ere ez zuenean, Gabon eskean ateratzeko entsaioetan ibiltzen ginen lau lagun. Zazpi-zortzi urteko mutil koxkor, geure etxeko mandioan biltzen ginen: Telleriko bi, Antton eta Jexux, Etxeberriazpiko Joxantonio eta Anguntxikiko Joxemari. Batek panderoa astinduko zuen nola-hala, besteak “trianguloa” edo txin-txina joko konpasean, hirugarrenak kriskitinak dantzatuko tarteka, laugarrenak poltsero lana […]

TXALOAK

Etxean xaharrik itxita gaudenok ez gara munduko feriaz eta komeriaz askorik enteratzen. Idazleok, ordea (hitza dugunok), itzala ere badugu antza (oharkabean maiz). Eta, esaerek diotenez: «Zure hitzek itzala botako dute», eta: «Amuarrainak begi bi; sei eskailuk hamabi». Hala, egundoko jendarteetan eta gaitzeko biltzarretan batere ibili beharrik gabe, gure irakurle gazteagoek ematen digute kanpoko berri. Hala, […]

BIZI ETA PREST (eta II)

Herenegun zuen lehenengo Euskaraldiak bere azken eguna. Gaur zortzi kontatzen nizkizuen, besteak beste, euskara mende luzetan iraun izanaren miraria, hainbat eta hainbat pertsekuzio, eraso eta debeku jasan eta gero. Euskaraldia, agidanez, oso arrakastatsua izan da: interesa galdurik, lehen gure hizkuntza praktikatzen ez zuen askok berriro ekin dio praktikari orain. Azken aste horretan (zer den, gero, […]

BIZI ETA PREST

Euskaraldia, lehen aldi honetan behintzat, Ormaiztegiko San Andresakin bat-batera dator. Gaur seigarren eguna, juxtu; beste lau falta, oker ez banabil. Ondo dago, ideia polita da, euskaldunoi kilik egin digu eta, bistan denez, hedabideetan bazka-mazka dugu egunero… Maddalen Arzallusek ziri-kanta berrian dioen moduan: «Hilabeteetan txapa entzun eta / azkenerako jantzi dugu txapa /. Ea ez zaigun […]

HIRU MATRIMONIO

(1) Gizaseme gazte langile ezkongabe batek, Goierritik hiriburura Alderdi Ederreko lorategitik iragotzen zenetan, eskuzabal izaki mutila, astean behin-edo, hango ohiko eskale errukarri itxurako bati hogei euro ematen zizkion limosnan. Handik bolada batera, ordea, hamar euro ematen hasi zitzaion; denbora aurrera joanean, bost; eta azken aldera, berriz, euro bakarra… Eskale gizagaixo plantakoa ez zegoen, noski, isilik […]

JONEN AMA ETA AITA

Egun halakoxe batean, Gipuzkoako herri koskor bateko parrokoak, gosea bapo isildu eta egarria bapoago ito ondoren, ondoezik sumatu zuen bere burua, sabeleko min itsusiz. Medikuari hots egin eta honek, apaiz errukarriaren egoera larria ikusita, Zumarragako ospitalera lehenbailehen eraman zezatela agindu zuen. Bai asmatu ere. Hara orduko, salbatzekotan, operatu behar izan zuten. Handik gero, anestesia eta […]

GAUZA GUZIEN EBOLUZIOAZ

Denboraren joanak berarekin dakar eboluzioa, berez. Beraz, eboluziorik gabe ez dago etorkizunik. Hori hala da eta kito; ahuntza larrean ito edo ez ito. Joxe Artetxek aspaldi esan zuen bezala: «Garai guztiak ez dira berdinak, eta munduan beti izaten dira aldaketak». Aldaketak izan ziren, badira eta izango dira; baiki. Inoiz edo behin, gerta liteke aldaketa bat […]

URRI

Astean behin zurian beltz egiteak (paper zurian letra beltzak ezartzeak) lanak ematen ditu latzak, batzuetan. Beste batzuetan, aldiz, begi-begiko zer-kontatua bai denean, esku beroz letra-zopan, su eta salda aritu ohi da idazlea, parrastan, kontu-emate atseginean, batetik bestera eta bestekotik bestekora txit airoso, ur gaineko bitsetan bezalatsu. Sarriegi, ordea, erabat diferentea izan ohi da idazlearen abelera, […]

PASAHITZAREN BILA

Jendeak gure artean uste du, behin jubilatuz gero, dena izango duela loa eta taloa; jan-da-lo-ta potolo!, alegia. Ezta hurrik eman ere! Azkenaldiotan, jubilaturik (zorionean, noski) bizi denak ondotxo daki, ondotxo dakienez, udako egunaren argialdiak ere ez duela sarri askotan astirik ematen egiteko guztiekin burutzeko: erosketak egin, bilobak eskolaratu, bazkaria(k) prestatu, suhi-errainek internetez erositako paketeen zain […]

febrero 2025
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
2425262728