>

Blogs

Ekonomiaren Plaza

Ekonomiaren plaza

Nondik gatoz eta nora goazen: ikasleen mugikortasuna Europar goi mailako ikasketetan

Orain dela aste batzuk Bilbon izan nintzen beste hainbat ikerlarirekin doktoradutza eskuratzeko tesi bat balioztatzen. Tesiaren titulua “Goi mailako ikasketen nazioarteko eskaria baldintzatzen duten faktoreen analisia” da, Virginia Rincón-ek idatzia. Tesi honen ardatza, goi mailako ikasketen mugikortasun fluxuak hobeto ezagutzea zen.

Ikasleen mugikortasunak geroz eta garrantzi handiagoa du bai Espainiar estatuan, bai herrialde gehienetan. Jaiotze tasa txikiagoak medio direla, egungo krisi ekonomikoak unibertsitate asko kanpoko ikasleak erakartzera behartzen ari ditu, unibertsitateen arteko lehiakortasunak handituz. Gaur egun, ikasleek beraien ikasketak non burutzeko erabakian, hurbiltasunak, orain hamarkada batzuk baino paper txikiagoa jokatzen du arrazoi geografiko eta linguistikoak medio direla. Orain dela hilabete batzuk, Diario Vasco-ko hainbat berri argitaratu egin ziren ildo honetan (adibide bat hemen topa dezakezu). Post honetan, Europako ikasleen mugikortasunari buruz arituko gara. Nondik datoz eta nora doaz Europako goi mailako ikasleak?

Nora doaz ikasleak? Beheko irudian agertzen den bezala, munduan oro har, goi mailako ikasle gehien erakartzen duen herrialdea Estatu Batuak dira %20-arekin, Erresuma Batuak bigarren postua duelarik (% 11,3). Zenbaki hauek, atzerrian ikasten duten ikasleen kopurua besterik ez ditu hartzen ditu kontuan.

Iturria: OECD

Ikasle atzerritarren tasak, herrialde batean guztira matrikulaturik dauden ikasleetatik atzerrikoak diren ikasleen ehunekoa adierazten du. Bestalde, atzerriranzko mugikortasun tasak, herrialde batean atzerrian ikasten dauden ikasleen ehunekoa adierazten du herrialde horretan matrikulaturik dauden ikasleen totalarekiko (beste herrialdetako ikasleak ere kontuan izanik total honetan). Europan, goi mailako hezkuntzaren esparruan, ikasle atzerritarren tasa (%3,9) atzerriranzko mugikortasun tasa (1,66%) baino handiagoa da. Azpimarratzekoa da, Bulgaria, Austria, Frantzia, Alemania, Suitza , Erresuma Batua edota Islandia bezalako herrietan dauden ezberdintasunak bi adierazleen artean, beheko irudiaren arabera. Ikus daitekeenez, desoreka handiak daude Europako herrialdeen artean ikasleen mugikortasunari dagokionez.

Iturria: UNESCO

Baina zein da ikasle hauen jatorria? Nondik datoz? UNESCO-k, ikaslego internazionalaren jatorriari buruz eskaintzen duen informazioa zazpi eskualdetan taldekatzen da: Afrika, Ipar Amerika, Ertamerika eta Karibea, Hego Amerika, Asia, Europa, Ozeania eta beste batzuk. Hurrengo taulak, Europar Batasuneko herrialde bakoitzeko ikaslego internazionalaren jatorria buruzko informazioa eskaintzen du, talde bakoitzaren batez bestekoa adieraziz.

Herrialdea

Afrika

Ipar Amerika, Ertamerika eta Karibea

Hego Amerika

Asia

Europa

Ozeania

Besteak

Alemania

%8.72

%2.95

%2.87

%30.95

%46.44

%0.25

%7.81

Austria

%1.46

%1.26

%0.77

%14.25

%81.99

%0.15

%0.12

Belgika

%2.72

%0.94

%0.66

%5.30

%53.19

%0.05

%37.14

Danimarka

%2.33

%6.75

%1.08

%13.67

%71.50

%2.79

%1.87

Espainia

%8.99

%36.08

%23.05

%1.87

%30.01

%0.00

%0.00

Finlandia

%11.47

%3.77

%1.53

%29.27

%52.99

%0.46

%0.52

Frantzia

%45.19

%3.03

%2.96

%18.50

%20.83

%0.14

%9.35

Grezia

%4.35

%0.88

%0.19

%63.92

%30.45

%0.22

%0.00

Herbehereak

%3.09

%0.92

%1.82

%14.30

%48.17

%0.14

%31.57

Irlanda

%5.69

%19.80

%0.35

%34.04

%36.32

%0.54

%3.27

Italia

%9.41

%2.28

%7.50

%13.02

%67.06

%0.16

%0.56

Norvegia

%9.65

%3.69

%1.86

%15.89

%45.47

%0.28

%23.15

Portugal

%63.13

%1.86

%14.44

%1.84

%18.59

%0.13

%0.00

Suedia

%0.61

%4.06

%0.43

%3.34

%38.73

%1.19

%51.64

Suitza

%6.64

%3.03

%3.78

%8.66

%65.64

%0.29

%11.96

Erresuma Batua

%9.38

%7.51

%0.99

%46.06

%33.11

%0.69

%2.27

Europako batez bestekoa

%15.03

%4.53

%2.47

%29.31

%39.29

%0.34

%9.42

Iturria: UNESCO

Europako eskari internazionalaren jatorriaren inguruan, eta aurreko taulako datuei so eginez, nazioarteko ikasle gehienak Europa (%39.29), Asia (%29.31) edota Afrika (%15.03) dute jatorri. Horrez gain, aurreko herriak banan-banan aztertzen baldin badira, profil oso ezberdinak nabari daitezke Europan. Adibidez, Portugal eta Frantziako atzerriko ikasle gehienak Afrikatik datoz. Bestalde, Grezia, Ukraina, Turkia, Erresuma Batua eta Errusiar Federakundeak, Asiako ikasleak jasotzen dituzte gehien bat. Azkenik, Espainiaren kasuan, bertan ikasten duten atzerriko ikasle guztien erdia baino gehiago, Ameriketatik (Ipar Amerika, Ertamerika, Karibea eta Hego Amerika) datozela ikus daiteke. Datu hauek interpretatu ahal izateko, hizkuntza berdina izateak ematen duen hurbiltasunaz gain, hainbat herrik izandako iragan kolonialak ere kontuan hartu behar dira.

Europar Batasunaren barnean topatzen diren mugikortasun fluxuak nahiko antzerakoak dira orokorrean. Halere esan daiteke, Austria, Danimarka, Herbeherek, Portugal, Espainia, Suedia eta Suitza bezalako herriek, Frantzia, Alemania, Italia, Espainia eta Herbehereko ikasleak jasotzen dituztela gehien bat. Bestalde, Bulgaria, Txekia, Hungaria, Polonia, Errumania, Turkia, Finlandia, Frantzia, Alemania, Grezia, Islandia, Italia, Norvegia eta Erresuma Batuak, errusiarren, ukraniarren eta grekoen portzentai altuengatik bereizten dira. Aipatzekoak dira baita ere Belgika, Errusiar eta Ukraniar kasuak. Belgikaren kasuan, non frantzesa eta nederlandera hizkuntza ofizialak diren, jasotako ikasle Europar gehiengoarena ere Frantzia eta Herbeheretatik dator. Aldi berean, Errusian Europako ikasle atzerritar guztiak ukraniarrak dira, eta bestalde, Ukraniara joatea erabakitzen duten Europar guztiak Errusiarrak dira.

Herrialde hauen eskari internazionalak hainbat ezaugarriren eragina somatzen dute. Alde batetik, Europako iparraldean kokaturiko herrialdeek eskari internazionala erakartzeko duten gaitasuna aipatu beharra dago. Iparraldeko eremua, beste hainbat esparru ekonomiko eta sozialetan bezala, gainontzeko eremuak baino erakargarriagoa suertatzen da nazioarteko eskariarentzat. Herrialde batetako goi mailako ikasketen eskari internazionala, neurri handi batean, hezkuntzan egindako gastu publikoen menpe dago. Hezkuntzan, bai orokorrean bai goi mailako hezkuntzan ere, egindako inbertsioek efektu positibo nabarmena dute ikasleri internazionala erakartzeko gaitasunean. Era berean, ikerketa eta garapenean gehien inbertitzen duten herrialdeak erakargarrienak dira nazioarteko ikasleentzat.

Hurrengo postean ikusiko dugun bezala, Espainiako goi mailako hezkuntzako erakundeetako matrikulazioek nabarmen egin dute behera azken urteotan. Hori dela eta, ikasle atzerritarrek bete dezaketen hutsunea nabaria da. Hala ere, beste Europako herrialdeekin konparatzen baditugu, Espainiako unibertsitateek eskari gutxi jasotzen dituzte ikasle internazionalengandik beraietan goi mailako ikasketak burutzeko. Datu hauek inguruan, eta Espainiaren egoerari so eginez, azken urte hauetako murrizketak ikerketa eta hezkuntzan ondorioak ekar ditzakete unibertsitateen jasangarritasunean. Hurrengo postean, ikasleen hautaketa zehazten dituzten faktoreak zeintzuk diren ikusiko ditugu, unibertsitateek beraien erakargarritasuna handitzeko erabil ditzaketen aldagaiak aztertuz.

 

Temas

Hausnarketa eta eztabaida gure errealitate ekonomikoaz /Reflexión y debate sobre nuestra realidad económica

Sobre el autor

"Donostiako Deustu Business Schoolen eta Lehiakortasunerako Euskal Institutoan, Orkestra-n, dihardugun lau unibertsitate irakasle eta ikertzaile gara. Blog hau sortzera bultzatu gaituena zera da: modu ulerterraz, zorrotz, kritiko eta burujabean egindako hainbat gai ekonomikori buruz gogoetak plazaratzea, gai horiek gure bizitzan eta gu parte garen gizartearenean eragin handia dutelakoan". --------------------- "Este blog pretende reflexionar sobre diferentes cuestiones económicas que nos afectan como personas y como sociedad, de una manera divulgativa, rigurosa, crítica e independiente. Somos cuatro profesores que desarrollamos nuestra actividad académica en la Deusto Business School en su campus de San Sebastián y en el Instituto Vasco de Competitividad, Orkestra. Blog sobre economía de Asier Minondo, Iñaki Erauskin, Bart Kamp y Jon Mikel Zabala".


noviembre 2013
MTWTFSS
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930