@InakiErauskin
Hau da nire bulegoan The Economist aldizkaritik daukadan azal bat, duela 10 urte baino lehenagokoa, 1go Irudiak erakusten duena.
1go Irudia. The Economist aldizkariko azala.
Iturria: The Economist.
Gaur egun mundu osoko biztanleriaren %30ak (2.000 milioi pertsonatik gora) gehiegizko pisua dauka edo gizena dago. 2030 urtean %41 aurreikusten da izango dela egoera horretan. Gizentasunak dakarren kostua 2 bilioi dolarretakoa da, armek eta tabakoak sortzen duten antzerakoa. Ondoren azaltzen den 1go Taulan agertzen dira kostuak.
1go. Taula. Munduko gizarte-zamen zerrenda hautatua.
Iturria: McKinsey Global Institute (MGI).
Duela gutxi McKinsey Global Institute (MGI) erakundeak txosten berri bat atera du gai garrantzitsu honen inguruan (ikus hemen txostena; nik aldizkari honetatik jaso dut albistea). Garbi dago energi-kontsumo handiagoa eta ariketa fisiko gutxiago egiten dugula gaur, duela urte batzuk baino. Horrekin bat beste erlazio sendoa topa dezakegu: zenbat eta errenta handiagoa izan herrialde batek, orduan eta gizentasun-tasa handiagoa, 2. Irudiak erakusten duen bezala. Garatzen doazen herrialdeetan ere antzerako joera gertatzen ari da. Emakumeen kasuan gizentasun-tasan handiagoak izan ohi dira. Gizentasunak osasun-sistemaren kostuan eragin zuzena izateaz gain, finantza publikoetan, eta azkenik produktibitatean ere eragina du.
2. Irudia. BPG pertsonako eta gizentasun-tasa
Iturria: MGI.
Zer egin daiteke?
Txosten honen arabera, lehenengo, arazo honi aurre egiteko soluzio bakarra ez dagoela azpimarratzen da. Egin beharrekoa zabala, sistemikoa eta ekintza anitzekoa izan behar du. Gainera, aktore askoren beharra dago, hala nola, gizabanakoak, gobernuak, osasun-sistema, enpresak, eta abar. Bigarrenik, proposatzen dituzten ekintzak oso kostu-eraginkorrak dira. Hirugarrenik, hezkuntza eta ardura pertsonala sustatzea beharrezkoa da, baina ez da nahikoa, gizentasunari aurre egiteko.
MGIk 74 neurri proposatzen ditu hainbat arlotan. 2. Taulak erakusten ditu ekintza garrantzitsuenak, eraginkortasun handiagotik txikiagora, Erresuma Batuaren kasuan. Horretarako Disability-Adjusted Life Year (DALY) izeneko neurri estandarra erabiltzen da. DALYk gaisotasunaren ondorioz ekonomikoki ekoizkorrak ez den edo galtzen den urte kopurua da (ikus hemen zehatzago). Neurri horien barnean ondorengoak ditugu, besteak beste:
2. Taula. Kostu-eraginkortasunaren taula gizentasunaren inguruan (Erresuma Batua).
Iturria: MGI.
Gure Unibertsitatean, adibidez, “Deusto Osasuntsua” abian jarri zen duela hilabete batzuk. Gauza da pausuak ematen hastea. Begira munduko bi adibide kurioso hauek egunerokotasunean osasuna sustatzeko:
Jon Mikel gure blogkideak ere “Escala la escalera” jarduera martxan jarri zuen duela hilabete batzuk gure eraikinean, igogailua erabili beharrean eskailerak erabiltzeko.
Gabonetako oporren ondoren bueltan izango gara Ekonomiaren Plazan. Bitartean, on egin, ariketa fisikoan jardun, zaindu eta Eguberri on eta Urte Berri zoriontsua opa dizuegu gure Ekonomiaren Plazatik!
Twitter: @InakiErauskin