Graziazko erantzunak, ikastolan entzunak… Irakasle urte askoan ibili garenok jaso izan ditugu, ahoz eta idatziz, makina bat erantzun graziatsu xelebre ikasleengandik. Lastima aldian aldiko apuntatu ez izana, denbora joanean ahaztu eta behin betiko galdu egiten dira-eta; den-denak ez bada ere, bai gehien-gehienak. Hona hemen mordoxka bat. Arrasateko ikastolan tokatu zitzaigun honako hau, Franco artean, larri […]