GARRALDAKO BERRI >

Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

GARRALDAKO BERRI

Garraldako berri dakar Xamar-ek (Juan Karlos Etxegoienek) Pamielan argitara eman digun bere azken liburuan: «ETXERA BIDEAN». Berri zaharrak, aspaldikoak, ahaztuak; baina berri zirraragarriak, mingarriak, gogoangarriak… Nafarroa goen-goeneko Aezkoa bailarako herria da Garralda, Orbaizeta azpian eta Abaurrea gainean. XX. mendean ondo sartu bitartean total euskalduna zena, 36ko gerra zitalaren ondorio gaiztoz, erdaldun bilakatu zen urte oso […]

PARROKIAKO ABISUAK

Zerbait esan nahi eta beste zerbait oso diferentea adieraztea ez da atzo goizeko kontua. Hona hemen iritsi berri zaizkidan hamabi abisu, benetakoak omen direnak benetan, beste  hainbeste parrokiatako iragarki taulatan agertuak, auskalo non eta noiz. Intentziorik onenarekin idatziak, baldinbaitere; baina oker txiki jostariak aker txitxi lotsari bilakatuak. Jatorrian gazteleraz non edo han sortuak, saiatuko naiz […]

MIHI-TINTINAK ETA KARTZELAK

Esaera dugu euskaldunok: «Beharrak, aharra»; esan nahi baitu, liskarra, demanda, errieta; ibiliera berria dute jubilatuek hirietakoa, demandan, errietan, aldarrian. Asteburu honetan bertan, milaka ibili dira kale eta plazetan nonahi, manifestazioan, pentsio duinen eske; eske, sutan bero. Halaber, asteburu honetantxe hasi dira politikariak ere udal eta beste hauteskundeetarako mitinetan; esan nahi baitu, mihi tintinetan. Mihi-tintinak direlako […]

EZKONTZA BAT (eta III)

EZKON BIDAIA. Biharamunean, eguerdi aldera arte lo, gosari legeak non edo han egin eta, zorioneko erre-bosta hartuta, Hendaiatik Donibane Lohizunen barna, Biarritzera jo zuten zuzen bezperan ezkonduek, inon egonik egiteko astirik gabe. Kotxeko atzeko aldean, maleta tokian zeramatzaten, besteak beste, kanpadenda arrunta, lo zaku parea eta butano gas-ontzi koxkorra, noiz argitarako noiz janariak berotzeko. Diru-poltsa […]

EZKONTZA BAT (II)

EZTEI EGUNA. Apaiza eta akolitoa ere zain ziren ordurako ermitako aldare aurrean… Hasi da noizbait ere meza; ekin diote elizkizunari… Epistola, Ebangelioa, sermoia, jaunartzeak… “Ite misa est” esan aurretik, baldinbaitere, ezkontza behar zen gauzatu. Ipinarazi dituzte aldarepean laurak: ezkongai biak, Mariana zaldibiarra amabitxi eta Joxe Manuel aittitte debarra aitabitxi. Ateratzeko erresak edo arrak (ezkontza-eraztunak eta […]

mayo 2019
MTWTFSS
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031