Ume-umetatik, eskolara hasi nintzenetik, kontrara jarri zitzaidan mundua. Kontrara maistra, kontrara legea, kontrara zuzenbidea: eskuineko eskuz idatzi beharra omen zegoen derrigorrez. Ezkerreko eskuz idaztea debeku eta pekatu omen zen, seguruxeagotan ere. Hartara, hortaz, gure maistrak niri “a, ama; e, ene; i, ibi; o, oso; u, uju” letraz letra eskuinez idazten eskutik helduta irakasten zidan denboran […]
Nahi dugunik ez dugu eta ahal duguna beharko: hori esanik isilik dago eta bare, datorrena datorrela, gure gaztedia aspaldian. Mari Patxada, Migel Gibelandi, Luken Lanzuri, Oihane Nagiondo. Egonarri larregiko, askoren ustez. Ia denak beti mutu eta esaneko. Atso-agure jubilatuek soilik dihardute hemen oihu eta garrasi nabarmen samar beren eskubideen (eta ondorengoenen) alde. Non da garai […]
Esperientziatik eskarmentura eta eskarmentutik zaputzaldira, adin larri beteko jendeok, gehien-gehienean bederen, ezari eramanak gaude, ezkor bezain uzkur. Hala ezkerreko nola eskuineko. Apenas dugun ezer egiazko onik ikusten politikan; are gutxiago politikariengan. Hala, denbora joanean eta esperientzien eskarmentuz, lasai asko esan dezakegu, alafede, errege-erregina edota jaun-andere haundiki-maundiki guzti-guztiak (nafar, frantses, kastillano, oinaz, arabiar, ganboar, …) igual-igualak […]