>

Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

BANOA ETA ADIO

Duela hogeita hamaika urte, 1990ko maiatzaren hiruan, «Zer soma dagoenarena» titulupean, Felix Ibargutxiren eskutik, atera zen argitara nire lehen artikulu edo zutabe edo dena delako orri beteko idazlana DVn, Txomin Garmendiarenaren aldamenean. Koplatxo honekin eman nion hasera: «”Behin hasiak egina dirudi” hainaxe/, esamina dezadan “dirudi” non ase». Eta badirudi dagoeneko ondotxo ase dudala, baldinbaitere! Izan […]

DAMA BATEN ITSAS-BIDAIA

Aurtengo udara bete-betean, garaiotan hamaikatxo honen tankerako munduan gertatuko dela-eta noski, dokumentu bitxi hau argitara ematera ausartu naiz, lotsati. Handik eta hemendik ezkutuka ibili ondoren, neuk ere argi nondik eta nola ez dakidala, dama, señora edo andere ezkondu baten eguneroko sekretua iritsi zait, nonbait oporretan kruzero edo itsas bidaia batean sei egunez, berak bere baitarako, […]

BIDASOAKO BOKALEAN (eta II)

Ibaiaren erdi aldean urak sakonagoak eta korronteak biziagoak zeuden. Ezin, bada, gelditu…! Bere burua zapla bota zuen putzura, igerika egin nahian. Ez alferrik! Arropak eta armak astunegiak eramaki zituen soinean. Halere, igerian batzuetan, korrontea lagun besteetan, saiatu zen eginahalka; harik eta indarrak ahituta, uretan barrena galdu zen arte… Handik gutxira agertu zen ur azalean berriro; […]

BIDASOAREN BOKALEAN (I)

Bidasoaren bokalean gertatutako drama hau Florentino Porturen liburutako batean omen dator; eta niri Mikel Jauregi lagunak eskuratu dit, beste zenbait gehiago ere bezala. Testuaren idazlea Serapio Mujika da. Eta, ni neu bezalaxe, autore hori ormaiztegiarra zenez, ohore bat dut haren gaztelerazkoa hemen nik euskaraz ematea, non?, eta Hondarribian; zergatik?, eta kontatzen den gertaldi lazgarria hementxe […]

julio 2021
MTWTFSS
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031