Bai Horixe - Bizargorri >

Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

MIHI-TINTINAK ETA KARTZELAK

Esaera dugu euskaldunok: «Beharrak, aharra»; esan nahi baitu, liskarra, demanda, errieta; ibiliera berria dute jubilatuek hirietakoa, demandan, errietan, aldarrian. Asteburu honetan bertan, milaka ibili dira kale eta plazetan nonahi, manifestazioan, pentsio duinen eske; eske, sutan bero. Halaber, asteburu honetantxe hasi dira politikariak ere udal eta beste hauteskundeetarako mitinetan; esan nahi baitu, mihi tintinetan. Mihi-tintinak direlako […]

EZKONTZA BAT (eta III)

EZKON BIDAIA. Biharamunean, eguerdi aldera arte lo, gosari legeak non edo han egin eta, zorioneko erre-bosta hartuta, Hendaiatik Donibane Lohizunen barna, Biarritzera jo zuten zuzen bezperan ezkonduek, inon egonik egiteko astirik gabe. Kotxeko atzeko aldean, maleta tokian zeramatzaten, besteak beste, kanpadenda arrunta, lo zaku parea eta butano gas-ontzi koxkorra, noiz argitarako noiz janariak berotzeko. Diru-poltsa […]

EZKONTZA BAT (II)

EZTEI EGUNA. Apaiza eta akolitoa ere zain ziren ordurako ermitako aldare aurrean… Hasi da noizbait ere meza; ekin diote elizkizunari… Epistola, Ebangelioa, sermoia, jaunartzeak… “Ite misa est” esan aurretik, baldinbaitere, ezkontza behar zen gauzatu. Ipinarazi dituzte aldarepean laurak: ezkongai biak, Mariana zaldibiarra amabitxi eta Joxe Manuel aittitte debarra aitabitxi. Ateratzeko erresak edo arrak (ezkontza-eraztunak eta […]

EZKONTZA BAT (I)

BODA AURREKOAK. Ezkontza guzti-guztiak izan ohi dira bustiak (“topa!”); eta, den-denak ez bada ere, gehien-gehienak behintzat bai xelebrekeriaz josiak, goiz-goizetik gau-gaueko goizaldera; zer esanik ez horretatik aurrera… Bat badut, eztei, boda edo ezkontza, aspaldiko partez kontatzeko; etxetik auzora kontatzeke. Ez, jakina, hasi eta buka, xehero-xehero; hainbeste denbora joanean, memoriak ez duelako zehatz eta mehatz askorik […]

AIREPORTUTIK ZERURA

Erramu-zapatutik Pazkoa bigarrenera, Aste santua; hortik aurrerakoa, Pazkoa astea. Horretan gaude. Bien bitartean, Jesusen kalbarioa bai, baina jai. Batzuek “fede”, besteek “alafede”. Kristau andana dabil egunotan mezetan zeru eske; eta ez jende gutxiago aireportuetan, ustezko mundu berrietara bidean… Aireportu batetik zerura eramango zaitut, irakurle, nahi baduzu. Auskalo.   Hondarribiko aireportuan, arazoak izaki (hegaldiak, grebak eta […]

AULKIA ERRE BEHARRA

Xelebrea gertatu berri zait. Xelebrea ez, alukeria galanta. Orri bete-beteko artikulua idatzia neukan; kontent nintzen egindakoarekin. Eta, zerbait gehiago erantsi nahian, hasi naiz lan ustez errexean, eta hara…!, den-dena geratu zait ezerrezean! Madarikatzen gero, ekin diot okerra zuzendu nahiari eta… keba! Modurik ez inola demonio! Ezer aurkitu ez, eta galduak galduago uzi ditut. Bazterrak endredatu […]

AMARRUARI AMARRU

Indiako hegoaldean, oihan itxi baten barrurik itxienean, bakar-bakarrik bizi zen ermitau xahar bat, otoitz eta barau eginez, berrogeitaka urtean bai segidan. Barauak barau eta otoitzak otoitz, heriotzara galdua izaki hura ere beste gainerako guztiok bezala, hil-ordua iritsi zitzaiola-eta, Heriok bere morroi mandataritako bat bidali zuen haren bila. Ermitau agure hark, ordea, hainbeste urtetako bakardade misteriotsuan, […]

TENPLARIOAK ZEGAMAN

Egunotan, guaxapa joan eta teleberria etorri, “hombres de bien” ahobero espainiarrak jendea armez armatu beharraz entzun ditudanean (berak bakarrik daude munduan “onezko” eta “gizon”), antzina zaharreko tenplarioak etorri zaizkit belarritik sudurrera, susmoan. Izan ere, tenplario haiek turko, sarrazeno eta moro oro, kristau ez izateagatik, akabatzeko gerturik zeuden bezala, politikari neonaziok (eskuin-estadista-español.es) prest bide daude komunista […]

UDABERRI

Gaur dugu, ofizialki, udaberriko lehendabiziko eguna… Udaberri, udaberri, aurtengoan zer berri? Bizkorrenak ere ezin igerri. Aurten, izan ere, joan zaharra ez zaigun otsaila, aspaldiko urteetan ez ezik, mendeetan ere lehorrena izan omen dugu; eta beroa izan dugu egunero eta sutea sarri nonahi eta, kutsadura kausante, alergiak askoren larru-azaletan… Donostian bertan bildurik egonak dira (“Change the […]

HEMEN DA HAMALAUZANKO…!

Franco bidegabea izan bazen, gaur ere bada bidegabekeria franko; injustizia franko badenez, espainiar auzitegietatik euskal herri eta abarrekiko; sarri eta mingarri, alazankoa…! Justizia-etxe omen denak, Auzitegi alimaleko horrek, lau zanko zikin lotsagabe erakutsi dizkigu azken boladan (beste askotako besteak beste): Madrilen bertan bat, Altsasun bi, Iruñan eta Amurrion beste bana. Haserrea, ernegazioa sortzeraino. Justiziarena ezin […]

febrero 2025
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
2425262728