Egunotan, eguna ez dik argitzen; egunotan, iluna luzeago bizi duk argia baino; egunotan, haizeak ez dik epel gozotik ezer… Egunotan, lurrera jausiko dituk azken hostoak arboletatik; egunotan, betiko galduko dituk aurtengo azken egunak egutegietatik; egunotan, zeharo zurituko dituk elurrez gainak… Egunotan, hotzetan eta hezetan, ezarenak zizelkatzen ari haiz hi, muzin… Egunotan, «ez bakarrik Bruselan zeudek […]
Duela hilabete, hortxe-hortxe, okindegi-kafetegi berri bat ireki zuten gure auzoan. Labeak, komunak, barra eta abarra…, ez da espazio askorik gelditzen bezero jendearentzako. Mahaiak txikiak dira halabeharrez, hortaz; eta mahaitik mahaira ere apenas dagoen tarte handirik. Toki goxo, atsegin, egokia da, dena den. Gure lagun bat goizero joan zale da kafea hartzera, periodikoa leitzera eta ogia […]
Beste ezer baino lehen, ager dezadan argi eta garbi zer den mataza. Inoiz zuetako batzuen batzuek kalean gelditu eta, aho-beteka ez bada, hitz estalika, errieta egin izan didazue, esanez ez omen dagoela kristaurik nire euskara hau hasi eta buka ulertuko duenik; lexiko gaitza, gaitzegia omen darabilt… Aditu, bada: mataza hari edo artile bildu mordoa da; […]
Sentitzen dut, baina ez dut artikulu serio bat (kupoa: zukua ala trukua; Katalunia: kata-alu-kumia; Europa: zeru txiki ala infernu handi…) antolatzeko, janzteko eta idazteko astirik izan: nire jaioterrian nabil festa-haizean, Sanandresak pasatzen; eta, jakina denez, gau txoriak egun txoro. Ez dut, beraz, hitzik; zer esanik ez dut, horra. Zurekin zorretan naiz, ordea, irakurle, eta zer […]
Orain dela ehun eta laurogeita bi urte, ekainaren hamabostean, Otxandiotik Durangon barrena Begoñaraino Bilbo hartzera etorri eta bosgarren egunean juxtu, zauritu omen zuen ‘bala’ galdu batek hankan Zumalakarregi, karlisten jeneral handi ahaltsua… Haren herrikide naizen aldetio, Ormaiztegin Sanandresak hasteko direla, ezin isildu ditut nik gure Osaba Tomas haren hiru historia ahaztuak, desitxuratuak edo ezezagunak. Bai […]
Bere burua erakutsi berri du Bilbok munduaren begietara: aurten 2017an, Europako Hiririk Onena, alajaina, izendatu berri dute. Bilbo lehenago «All-Iron» zen: aliron, aliron, el Athleti campeón!!! Gaurgero, ordea, «Eur-Hir-On» dugu: euriron, euriron, heuri kalte, neuri on!!! Ez da hori ahuntzaren gauerdiko eztula; nik hala irizten diot, behintzat, nire giputx tuntunean. Nork daki ea martxa honetan […]
Bada jendea egundo egin nahi ez duenik; bada jendea gogoa ematen dionean, bospasei urtez behin, egin ohi duenik… Baina gehienek, gure euskal herriotan bederen, urtero-urtero egin nahi izaten dute; gehien-gehienek, gainera, ohituraren ohituraz, udaberriko lore goiztiar berriekin ez bada, udazkeneko hego haize harroekin; gutxi gorabehera, hemen hauetan ordua, noiz atzera noiz aurrera, ordubete aldatu behar […]
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017 finalaurrekoetan da. Lehian dabiltza bertsolariak, hari kuku eta honi kuku; berrogeita hiru ziren hasieran guztira. Gaur bertan Irunen da finalaurrekoetako bigarren saioa; eta finala Barakaldon, abenduaren hamazazpian. Bejondeiela bertsolariei, gai jartzailei, epaileei, antolatzaileei, tokian tokiko entzule eta langile boluntario anonimoei… Gogoan dut oraindik aspaldi batean nola ibili ginen, gu sei lagun […]
Bulego, harrera leku edota idazkaritza askotan ibilia da sarri gure laguna; Txomin deituko dudana, neuk neutara. Osasun, administrazio, enpresa, udal eta abarretako bulego edo antzekoetara denok gaude ibiliak. Eta eszena jakina da: jendea zutik atzera-aurrera, jendea eserita txandaren zain, idazkari edo harreragilea mahaian eta norbera zerbaiten eskean edo bila… Harrera publikoetan, gehienetan, leihatiletan kristalez bestera […]
Urriarekin, hego-haizea harro; hego-haizearekin, usoak hegadan. Hala da legea. Eta usoen atzetik, ehiztariak batera eta bestera; ez dago argi zerbaiten bila ala gauza askoren ihesi… Elemena dira, kantidadea!, ehiztarien abenturak eta kalenturak. Hala ere, gehiago omen dira ehiztarien iruzurrak eta gezurrak. Uso bat bota eta bi galdu zitzaienekoa, ordubetean bi lagunek berrehun birigarro jo eta […]