Bai Horixe - Bizargorri >

Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

B.E.M.GA

Udako oporrak ez dira joan zaharrak… Nik bezala honezkero zuk ere frankotan letuko zenuenez noski, oporraldietan sortzen eta pizten omen dira senar-emazteen arteko sesioak eta ika-mikak maiz. Ez nuke ezetzik esango… Kontua da, gure auzoan apartean gabeko bikote adintsu bat joan den abuztuan irten zela (ez dio axola nora) pozetan, eta irail hasieran biak itzuli […]

SAGULUR

Hona hemen Sagulur izeneko mundu honetako bazter baten historia. Sagulur sagutxo guztiak bizi ziren tokia zen; zu eta ni bizi garen bezalaxe. Parlamentua zeukaten, eta lau urtez behin hauteskundeak izaten zituzten. Sailean abiatzen ziren hauteslekuetara, tipi-tapa, botoa ematera, ttak-ttak-ttak… Batzuen batzuek emozioa ere sentitzen zuten, lau urtez behingoa, zuk eta nik bezalaxe. Eta hauteskunde aldi […]

KOPETA BELTZEZ

Nire kopetarik beltzenez; aurpegi muzinik ilunenez: Badirudi bazoaztela. Bazen garaia. Zu zeu, akaina bazina bezala poltronari atxikia, zeure ahalegin guziez iraunean iraunez, Moncloako zure jarlekuari uko egin baino herria hondora joan zedin nahiago izanez; zuk zeuk ez duzu kaltea besterik eragin, gehien-gehienengan. Gezurtia zu, hantustea, autoritarioa, goienekoen morroia, ustezko ustela; lapurren eta ustelen babeslea, faltsua, […]

KERKAPORTA

Stefan Zweig idazle Vienar bikainari bigarrenez irakurri berri diot “Bizantzioren konkista” narrazio historikoa. Txoramenezko atseginetan irakurri ere. Eta handixe dakart nire oraingo historia hau. Gaur egungo Istanbul Konstantinopla izandu bide zen aurretik, eta Bizantzio aurretiago. Bosforo itsasartean kokatua, Gizadiaren Ondare aspaldi deklaratua, Asia eta Europa bi zatitan banatzen dituen mugan dago, bi zibilizazioen mugondoan… 1451ko […]

ZAHAR ETXEA ALA KARTZELA

Elkarrekin lagun joan berri dira lau jubilatu zahar oporrean hortik zehar. Laurak urtetan aurrera sartuak, baldinbaitere. Gazte emaneko uste osoan bikote biak, hala eta ere. Zaharrak ez omen ditu bere kopetako zimurrak ikusten; baina, «etxe zaharrak, itogin» dio gure esaera antzinako batek… Hala, lau lagunetako batek oinazea du beti belaunetan, bigarrenak min zorrotza sarri gerri-bizkarretan, […]

HAUSPOAREN ZABALA ETA ESTUA

Antonio Zavala S.I. jaun zenak ere, hauspoak bezala, atzea zabala baina mutturra txorrotxa… Haren merituak ez ditut dudatan jarriko, ez haren lan handien balioak gutxietsiko. Jainkoak guarda. Nolaz, bada, neu naizelarik haren testu zahar ederren zale amorratuenetakoa gazte-gaztetatik…!? Nolaz, bada, haren Auspoa liburuxka-sorta dudalarik kuttunenetakoa betidanik…!? Gauero ohean, loak hartu aurretik, beti irakurtzen dut zerbait, […]

HIRU POLITIZAZIO

Bat. Bi mutil koxkor futbolean, jokatzen ez baina, jolasten ari ziren Madrilgo plaza batean, lasai ederrean… Bat-batean, zer?, eta hara non erasotzen dion zakar Rottweiler zakur batek mutikotako bati. Besteak, burdin barra bat eskuratu suertez, burutik behera danba jo eta akabatzen du zakur madarikatua. Kazetari berriemaile bat tokatu zen parez parean ustekabeko, eta, zirri-zirri, idazteari […]

POLITIKARIEN KARIETARA

Jaun-andre politikariak oporretan direla, ez dut nik lan handirik hartuko. Handik eta hemendik jasoak, politikarien karietara (kausaz, motiboz) idatzi izan diren perlatxoak dakartzat gaur zure entretenigarri, solasean jolasean. Batzuk oso ezagunak, noski; besteak, auskalo. Ez niri galde ea egia direnik ere. Haiek eguzkia hartzen daudela, ea zuk atsegineko duzun ideia zaparrada hau. Lapur txikiak lepotik […]

4R1K374 H4RR164RR14

Lehendabiziko “letrei” tankera hartzera iristen bazara, aurreneko hitzak ezagutzea lortzen baduzu, zure burmuinak beste gainerako guztiei ere igarri emango die. Ariketa harrigarria. Honako mezu edo dena delako hau ez da jolas bat soilik. Dirudienez, honako testu itxuraz narrastu hau deszifratzea zenbat eta gehiago kostatu, orduan eta hurbilago omen gaude Alzheimer zoritxarrekotik. Astindu garuna, laguna! 1P1N […]

ZEIN ZAHARRAGO

Zenbat eta munduan mendeek aurrerago egin, orduan eta urte gehiago bizi da jendea; geroz eta zaharrago hiltzen garela, alegia. 2016an, hiru probintziotan hildakoen bataz besteko adina laurogei urtekoa izan bide zen; hamarkada bat lehenago baino ia lau urte gehiago, alajaina. Hori, batetik. Eta bestetik, iaz hemen ia hirurehun andre-gizon 100 urteak jota hil omen ziren. […]

febrero 2025
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
2425262728