Lau alaba laztan izan zituen aita hark esana zien lauei, artean gaztetxo izaki nobio bila-bilaka zebiltzala, edozein mutil polit aurkitzen eta aukeratzen zutelarik ere, bakarra ere ez zela sekula suertatuko bere gustuko, bere begiko… Egia esan, gerora ez zen zinez hala gertatu; baina bai lauetako batekin bederen. Egun batean behin, San Jose egunarekin etxean lasai […]
Orain hurrenagoko batean agindu bezala, hel diezaiodan nire haurtzaro aspaldikoari eta konta dezadan “gure jaiotetxeko ume koskorron bizimodua”. Hirurogeitaka urte joan eta gero memoria honek hutsune handiak dituen arren, beste horrenbeste orri beharko nituzke kontaketez bete, nire lehen urteetako gorabeherak (ingurua, giroa, pasadizoak eta abarrak) adierazteko. “Onena heltzear dago” barru-barruan aldiro uste/nahi izaten dugun arren, […]
Bere eternitatean, denbora ez joan eta ez etorri, egonean aspertu samarrik zegoelarik, behin jolaserako gogoak emanda, gure Jainkoak Adan eta Eba sortu omen zituenean, paradisuko atariko atean zeudela hirurak (Biblian hamaika kontu eta gorabehera bai, baina honako pasadizo hau aitatu ere egiten ez den arren), hala esan omen zien bi neska-mutil sortu berri-berriei: —Bi opari […]
Alde batetik, bertsolariak esango lukeen moduan: «Istant batean isuri zaizkit urteak hatzen artetik»; eta, bestetik, joanak joan, asko-askorik okertzeko beldurrik gabe, lasai asko esan dezakegu guk guztiok honako hau: haurtzaroa oharkabean bizi izan dugula, geure baitan pentsatuz eta uste izanez zinez: «onena heltzear dago». Berriz diot: oharkabean. Izan ere, haurtzaroa izan dugu, seguru asko, gure […]
Hausterre eguna dute kristauek gaur. Hogei mende luzeetako ohitura zaharrean, elizara joango dira eta, aldare aurrean belauniko jarrita, aldian aldiko apaizak erretako hautsa ezarriko die kopetan, honako hitzok esanez: “Memento, homo, quia pulvis es et in pulverem reverteris”; esan nahi baitu, gogoan izan dezagula andre-gizonok hauts garela eta hauts bihurtuko garela. Akabo eta fini aurtengo […]
Egunotan, inauteriak direla-eta, badabil euskal herrietan festa hotsa eta jolas anabasa franko, mozorro jantzi eta itxura aldaturik ugari. Betiko Lantz eta Tolosa famatuetan aparte, inauteak dira bizi-bizi beste hamaika bazterretan ere: Zalduondoko “Markitos”, Behobiako “puska biltzea”, Laudioko “sorgina”, Oiartzungo “kuestaziyua” eta intxixuak, Abaltzisketako txantxo eta dantzariak, Lesakako “zakuzaharrak”, Uztaritzeko “zanpantzarrak”, Bedaioko furgoneta, Altsasuko “momotxorroak”; Altzürükü, […]
Hernanitik datorren gure auzoko agure batek kontatu dit aurreko astean bertan honakoa; egia izango al da… Esaten zidan ere ez al nuen entzuna orain artekoan sekula, denok jakin beharreko kontu zahar-zaharra balitz bezala… Ez dirudi gizasemeak gezurrontzi haizeputz horietakoa eta nire belarri zuloetara sartu bezalaxe aterako dizut Hernaniko apaiz baten historia zure begien irakur-larrera. Historia […]
Alde batetik, “esku batek ezin omen duela egin bi eskuk egiten dutenaren erdia” irakurri nion X. Amurizari; bestetik, “arriskurik gabe idaztea baliorik gabeko literatura batekin aseguru-kontratu bat sinatzea omen dela”, Anjel Lertxundiri (I. Bachmann idazle austriarrarena aitatuz); gainera, pelikula batetik jasoa daukat honakoa: “Jainkoa barrezka ipini nahi baduzu, kontaizkiozu zure egitasmoak”… Beraz, hiru zera horiek […]
Bittor eta Unai umetako ikastola-lagun bi dira Irunen, Erreal zale zintzo amorratuak biak ala biak. Bittor hirigunean, Paseo Colonen erdi-erdian, bizi da jaun eta jabe; Unai, aldiz, aldirietako hirugarren pixu xaxtar batean, apopilo. Aurten, urtarrilaren hondar egun hauetan ez dabiltza haserre, beren bihotz-bihotzeko Realak sei egunetan hiru partida jokatu behar dituelako; Donostian bertan hirurak, alajaina! […]
Jai ospakizunen errosarioak etenik ez du azken bolada luzean: Santomas, Gabon Gaua, Eguberri, Gabon Zahar, Urteberri, inoren urtebetetze bazkaria, Errege Eguna… Eta danbor hots eta mahai gizen eta suziri taupada eta zurrut-purrut eta zorion-txorion eta whatsapp-bideo mordoen ondoren dena baretu samarrik zirudienean, Blue Mondey edo urteko egunik tristeena igaro ondoren gutako bakoitzak urtarrileko aldapan bake-isila […]