>

Blogs

Ekonomiaren Plaza

Ekonomiaren plaza

Nor, nondik, non – Zerk bultzatzen du ikasleen mugikortasuna goi mailako ikasketetan?

Aurreko post batean, orain dela aste batzuk Bilbon tesi defentsa batetan aurkeztutako emaitzen laburpen bat eskaini genizuen. Gaurkoan Espainiako unibertsitateen hezkuntzaren eskarian eragina duten faktoreetan barneratuko gara.

Espainiar estatuak bizitzen ari duen krisi ekonomikoak eragin handia izaten ari du goi mailako hezkuntzako erakundeetan. Espainiako goi mailako hezkuntzako erakundeen egungo egoera ulertzeko, garrantzitsua da kontuan hartzea azken hamarkadotan gertatutako aldaketak. Laurogeiko hamarkadan unibertsitate sistemaren deszentralizazio prozesua hasi zenetik, unibertsitate kopurua bikoiztu egin da, Espainiako unibertsitate sistema 77 unibertsitatez osatuta dagoelarik (50 publiko eta 27 pribatu). Bestalde, 2000. urtetik aurrera, matrikulazioek behera egin dute, 1980 eta 1990-ko hamarkadetan hasitako jaiotze-tasaren jaitsiera dela eta. Testuinguru honetan, atzerritik etor daitezkeen ikasleen funtzioa ezinbestekoa suertatzen ari da hainbat erakundeen jasangarritasunerako.

Espainiar unibertsitateek zailtasun handiak dituzte kanpoko ikasleak bertara erakartzeko Europar beste hainbat herriekin konparatzen baldin baditugu. Hala ere, 1994. urtetik Espainiako unibertsitateetan lehen eta bigarren zikloko ikasketak (3 eta 5 urtetako karrerak hurrenez hurren) egiten dituzten atzerriko ikasleen matrikulazioa etengabe hazi da.Iturria: Hezkuntza ministerioa

Ikasleria internazional honen jatorriaren inguruan, tesiak aipatzen du nola hauek, Europar Batasunetik (%43.59), Hego Ameriketatik (%31.06), Afrikako iparraldetik (%12.19), Ertamerika (%3.26), Ipar Amerika (%3.15) eta Afrikako gainontzeko herrialdeetatik (%2.70) datozen. Irakaskuntza adarrei dagokienez, lehen eta bigarren zikloko ikasketak egiteko etorritako atzerriko ikasleek, gizarte eta lege zientziak (%48.12), ingeniaritza eta arkitektura (%22.43), osasun zientziak (%13.65), artea eta giza zientziak (%11.40) edota zientzia esperimentalak (%4.40) aukeratzea erabaki zuten.

Bi aldagai hauek batera aztertuz emaitza interesgarriak lor daitezke, hau da, eskualde bakoitzetik datozen ikasleentzako irakaskuntza adar gustukoenak zeintzuk diren. Europar Batasuneko ikasleek, humanitateetan aurkezten dute beraien aditasuna. Modu berean, Europako gainontzeko herrialdeetako ikasle atzerritarren gizarte eta zuzenbide zientziak aukeratzeko joera azpimarra dezakegu. Afrikako iparraldeko ikasleek ordea Espainiako unibertsitateetara osasun zientziak eta ikasketa teknikoak egiteko asmoarekin etortzen dira gehien bat. Afrikako gainontzeko herrialdeetako lehentasunak, gizarte eta zuzenbide zientziatan daude. Bestalde, Ameriketako eskualde ezberdinetatik datozen ikasleak gizarte eta zuzenbide zientziak ikasteko zaletasuna gailendu daiteke. Azkenik, Asia eta Ozeaniatik datozen ikasleek, ikasketa teknikoak eta giza eta zuzenbide zientziak baliotzen dituzte bereiziki.

Baina zerk bultzatzen du atzerriko ikasleak beraien goi mailako ikasketak Espainian burutzeko? Unibertsitateek kontrola ditzaketen eta nazioarteko erakargarritasunean eragiten duten aldagai nagusi bezala irakasleen kategoriak (esaterako, katedradun kopurua), ekoizpen zientifikoaren bolumenak (bai proiektu, bai publikazio eta patenteen bitartez), matrikularen prezioa, eta kokapenaren ‘erraztasuna’ (adibidez, etxebizitza) aipa genitzake. Alde batetik, baiezta daiteke nazioarteko eskari mailaren eta irakasleen kategoriaren artean harreman positiboa dagoela. Beste alde batetik, nazioarteko ikasleen proportzioa ere nabarmenki handiagoa da irakasleko ekoizpen zientifikoan bolumena garrantzitsua duten unibertsitateetan. Aipatzekoa da ordea ikerkuntza zientifikoaren kalitateak ez duela eraginik nazioarteko ikasleak erakartzeko gaitasunean.

Unibertsitateek kudeatu ezin ditzazketen beste ezaugarri batzuk ere nazioarteko eskarian efektu esanguratsua dute: titulartasun publiko edo pribatua, kokapen geografikoa, konkurrentzia maila, antzinatasuna, tamaina, etab. Esate baterako, Espainiako unibertsitate pribatuetan Europar Batasuneko ikasle internazionalen proportzioa publikoena baino handiagoa izateaz gain, Ipar Amerikako ikasleen proportzioa ere handiagoa da. Bestalde, unibertsitate publikoek Afrikako iparraldeko eta Hego Amerikako ikasleen ehuneko handiagoa dute pribatuek baino. Kokapenari dagokionez, nabarmentzekoa da Katalunian eta Madrilen kokatutako unibertsitateek gainontzeko lurraldetan baino atzerritarren batez besteko proportzio handiagoa dutela. Andaluzia eta Levante aldeko unibertsitateek Afrikako iparraldeko ikasleak jasotzeagatik bereizten dira. Afrikako gainontzeko herrialdeetako ikasleek ordea Gaztela Leon eta Extremadurako unibertsitateetara zuzentzen dira. Bestetik, jatorri ezberdinetako ikasleen kopurua handiagoa da unibertsitate historikoetan unibertsitate berrietan baino. Unibertsitateen adina, beraien tamainarekin ere zuzenki erlazionaturik dago.

Euskal Herrian kokaturik dauden hiru unibertsitateei dagokienez, Deustuko Unibertsitateak Ipar eta Erdi Ameriketako ikasleak jasotzen dituela adierazten du tesiak, beraien ikasketak gizarte eta zuzenbide zientziatara orientatzen dituztelarik. Mondragon Unibertsitateak bestalde, Europar Batasuneko ikasleak (EU25) jasotzeagatik bereizten da. Azkenik, Euskal Herriko Unibertsitatean ez dira bereizten patroi berezirik.

Gizabanakoaren ikuspuntutik, azpimarratu egin daiteke goi mailako hezkuntzan sartzerako intentzioan, atzerritarrek Espainian daramaten urte kopurua aldagai adierazgarria dela. Familiaren testuinguruak ere eragin nabarmena du erabaki honetan. Honela, aitaren heziketa mailak eragin positiboa du seme alaben eskarian, baino amaren heziketaren eragin eza ere nabarmena da. Era berean, familiaren esparru ekonomikoari dagokionez fenomeno berdina gertatzen da, ha dau, gurasoen lanbidea aitaren kasuan bakarrik esanguratsua da. Familiaren kide kopuruak, logikoa ematen duen bezala, mobilizatzeko jokaeraren kontra jolasten du, bikotearekin bizitzen jardutearekin gertatzen den bezala.

Argi dago Espainiar hainbat unibertsitateen jasangarritasunerako kanpoko ikasleak erakartzea funtsezkoak izango dela hurrengo urteotan, ikasketa tasen igoera, krisi ekonomikoa eta jaiotze-tasaren jaitsiera direla medio. Ildo honetan, badirudi ikerketan posizio on bat izateak (ikerketa proiektuak, publikazio internazionalak eta patenteak izatea adibidez) eta unibertsitatea internazionalki ezaguna izateak erakargarritasunean eragin zuzena dutela. Globalizazioak ikasleen mugikortasunak errazten duen arren, honek aldi beren ikasleen lehentasunak moldatzen ditu, ikasleek unibertsitate onenetara joateko eskaintza handitzen duelarik. Beraz, heziketa bikain bat eskaintzeaz gain, unibertsitateek geroz eta esfortzu gehiago eskaini beharko dituzte beraiekiko ezagutza arlo internazionalean sustatzeko.

Temas

Hausnarketa eta eztabaida gure errealitate ekonomikoaz /Reflexión y debate sobre nuestra realidad económica

Sobre el autor

"Donostiako Deustu Business Schoolen eta Lehiakortasunerako Euskal Institutoan, Orkestra-n, dihardugun lau unibertsitate irakasle eta ikertzaile gara. Blog hau sortzera bultzatu gaituena zera da: modu ulerterraz, zorrotz, kritiko eta burujabean egindako hainbat gai ekonomikori buruz gogoetak plazaratzea, gai horiek gure bizitzan eta gu parte garen gizartearenean eragin handia dutelakoan". --------------------- "Este blog pretende reflexionar sobre diferentes cuestiones económicas que nos afectan como personas y como sociedad, de una manera divulgativa, rigurosa, crítica e independiente. Somos cuatro profesores que desarrollamos nuestra actividad académica en la Deusto Business School en su campus de San Sebastián y en el Instituto Vasco de Competitividad, Orkestra. Blog sobre economía de Asier Minondo, Iñaki Erauskin, Bart Kamp y Jon Mikel Zabala".


diciembre 2013
MTWTFSS
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031