>

Blogs

Ekonomiaren Plaza

Ekonomiaren plaza

Desberdintasun ekonomikoa Euskadin

Gizartean dauden desberdintasun ekonomikoek ardura handia sortzen dute jendearengan, krisia gertatu zenetik batik bat. Lehengo asteko postean Asierrek azpimarratu zuen horren inguruan munduan izan diren aldakuntzak, jende askoren errenta hobetu da azken urteotan, baina hainbat talderena ere okerragotu da.

Baina, zer diote datuek gure inguru hurbilean daukagun desberdintasunari buruz? Horretarako Eustatek Euskal Autonomi Erkidegorako ematen dituen eta sarritan erabiltzen den Gini koefizientea erabiliko dut. Gini koefizientea gizarteko desberdintasunen adierazle bat da eta 0 (guztiek errenta berdina jasotzen dute) eta 1 (pertsona bakar batek errenta osoa jasotzen du) artean mugitzen da. 1.go Taulak Europako Batasuneko herrialdeen Gini koefizienteak erakusten ditu. Euskal Autonomi Erkidegoak 25,1eko koefizientea dauka azken datuen arabera. Beste herrialdeekin konparatuz zenbaki txikia da, herrialde aurreratuenen mailan. Espainian handiagoa da. Taula horretan bertan herrialde bakoitzaren  biztanleko errenta ipintzen dut. Simon Kuznets ekonomista eta Nobel sariaren (1971) ustez, alderantzizko “U” baten itxura du desberdintasunak. Hasieran, biztanleko errenta txikia denean, desberdintasun txikia izan ohi da. Biztanleko errenta handitzen doan heinean, aldiz, desberdintasuna areagotzen doa, baina maila jakin batetik aurrera, desberdintasuna murrizten da berriro. 1.go Irudiak erakusten ditu datu horiek. Joera ez da oso garbia, baina biztanleko errenta handiagoa duten herrialdeetan desberdintasunak txikiagoak dira orokorrean, salbuespenak salbuespen.

 

1.go Taula. Biztanleko BPG eta Gini indizea Europako Batasunean, 2015.

Biztanleko BPG

Gini indizea

Alemania

125

30.1

Austria

127

27.2

Belgika

117

26.2

Euskadi

119

25.8

Zipre

81

33.6

Danimarka

124

27.4

Espainia

92

34.6

Finlandia

108

25.2

Frantzia

106

29.2

Grezia

71

34.2

Hungaria

68

28.2

Irlanda

145

30.8

Italia

95

32.4

Luxenburgo

271

28.5

Herbehereak

129

26.7

Polonia

69

30.6

Portugal

77

34.0

Erresuma Batua

110

32.4

Suedia

123

25.2

EB-28

100

31.0

Iturria: Eustat (ikus hemen eta hemen).

 

Iturria: Eustat (ikus hemen eta hemen).

 

Eta zein izan da azken urteetan desberdintasunak Euskal Autonomi Erkidegoan izan duen bilakaera? Eusko Jaurlaritzak duela urte gutxi honi buruzko ikerketa argitaratu zuen (ikus hemen). 1986 eta 2008 urte bitartean desberdintasuna murriztu zen Euskadin, Europako Batasuneko herrialde aurreratuenen antzera, eta krisiaren lehenengo urteetan badirudi hau ez dela asko aldatu. Hala ere, emaitza horren zati handi gizarte-transferentzien (pentsioak eta gizarte-prestazioak nagusiki) ondorio dira. Euskadin, adibidez, Gini koefizientea 45 (20 puntu gehiago; 15 pentsioekin eta 5 gizarte-prestazioekin) izango litzateke, transferentzia hauek kontuan hartuko ez balira. 2. Irudiak erakusten du transferentziek (pentsioek eta gizarte-prestazioek) pertsonen sarreretan duten eragina Lorenz-en kurbaren bitartez. Lorenz-en kurbak abzisa-ardatzean biztanleriaren ehuneko metatua eta ordenatu-ardatzean errentaren ehuneko metatua erlazionatzen ditu: lerro zuzen batek errentaren banaketa oso berdina dela esan nahiko luke eta, alderantziz, erlazioak kurba “handia” badu errentaren banaketa oso desberdina izango litzateke. EAEren kasuan 2. Irudiak dio, transferentziak ez balego, errenta txikieneko biztanleriaren %30ak bakarrik errenta osoaren %2,5 jasoko luke (kurba berdearen ezkerraldean) eta errenta handieneko biztanleriaren %10ak errenta osoaren %25 baino gehiago lortuko luke (kurba berdearen eskuinaldean). Pentsioek eragiten dute ehuneko hauek %12,5 (lerro laranjaren ezkerraldean) eta %21 (lerro laranjaren eskuinaldean) izatea, hurrenez hurren, eta gainerako transferentziak kontuan hartzerakoan, % 15,8 (lerro urdinaren ezkerraldean) eta %19,7 (lerro urdinaren eskuinaldean).  

 

2. Irudia. Lorenz-en kurba pertsonen sarreren arabera, transferentziak baino lehenago eta ondoren. Euskadi, 2012.

   

Iturria: Antón, Colinas eta Iruarrizaga (Eusko Jaurlaritza).

 

Zerk sortzen ditu desberdintasunaren aldakuntzak? Hainbat faktore daude, Pikettyren lan oparoak dioen bezala (ikus honi buruzko posta), baina faktore horiek ere ez dira bakarrak. Beste egun baterako utzi beharko ditugu …

 

@InakiErauskin

 

Temas

Hausnarketa eta eztabaida gure errealitate ekonomikoaz /Reflexión y debate sobre nuestra realidad económica

Sobre el autor

"Donostiako Deustu Business Schoolen eta Lehiakortasunerako Euskal Institutoan, Orkestra-n, dihardugun lau unibertsitate irakasle eta ikertzaile gara. Blog hau sortzera bultzatu gaituena zera da: modu ulerterraz, zorrotz, kritiko eta burujabean egindako hainbat gai ekonomikori buruz gogoetak plazaratzea, gai horiek gure bizitzan eta gu parte garen gizartearenean eragin handia dutelakoan". --------------------- "Este blog pretende reflexionar sobre diferentes cuestiones económicas que nos afectan como personas y como sociedad, de una manera divulgativa, rigurosa, crítica e independiente. Somos cuatro profesores que desarrollamos nuestra actividad académica en la Deusto Business School en su campus de San Sebastián y en el Instituto Vasco de Competitividad, Orkestra. Blog sobre economía de Asier Minondo, Iñaki Erauskin, Bart Kamp y Jon Mikel Zabala".


abril 2017
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930