Aurreko batean, «konpainia on batean, euskaldunik baizik ez zen lekuan nengoela, ekarri zuen solasak: ez zuela deusek ere hainbat kalte egiten, arimako eta gorputzeko ere, nola» gezur gaizto baten asmatzeak eta, egunetik egunera, isilik misilik, gezur horren zabaltzeak, indartzeak, gatzatzeak… Lau lagunzahar geunden hizketan. Eta, hitzak hizpide, lehenak garai bateko Errenteriako gatazkak aipatu zituen; bigarrenak, […]