Edo, hobeto esan, “kaiola ibiltaria eta bizikleta estatikoa”: horra gaurko nire irudipenen titulua osorik emana. Nahiago nuke, bost kuarto baino, hala kaiolarena nola bizikletarena ere, amets faltsuak balira, begitazio hutsak, uste ustelak… Errezeloa dut, ordea, egia bete-beteak ez ote diren gurean; aspaldiko errealitate gordin beti batekoak, alegia. Telebistan ikusita dakart kaiolarena. Urrutiko lurretan (ez dakit, […]