Bai Horixe - Bizargorri >

Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

DEABRUA JAIZKIBELEN

Famatua egin da aurten Hondarribian, Amuteko paduran, agertu omen den boa suge tzarra; baina izan dira hemen piztia agertze harriagarriagoak. Entzun… Gaintzako Ramon Azkarai, hemezortzi urte zituela, ardiak hartu eta Jaizkibelera etorri zen, 1951n, urtero bezala, negua igarotzera. Hondarribiko mendi-magal hauetan zebilela, behin, Larrezuri baserri aurretik pasatzerakoan, bertako bi mutikoak, lehendik ezagunak, harrigarri xamar somatu […]

BIZKORKILOARENAK

Inauteriak herrietan, kirtenkeriak berrietan…, ni ere ez naiz motz geldituko lotsagabekerietan, matxismoaren mozorro-ferietan, gordin, lizun, narrats. Behingoagatik, barka… Andereñoak aurkitu ditu jolas garaian bi ume eztabaida sutsuan… Lasaitu ditu eta, ondoren gero, galdetu die ea zertan zetzan arazoa. Eta mutikoak, Txominek: «Ande, ni hau baino gazteagoa bai, baina bizkorragoa ere banaiz. Zergatik, hortaz, egon behar […]

DON SANTIAGOREN ZEZENA

Santiago Abascal jauna Bilbon jaio zen 1976ko Errepublika egunean. Jan eta lo eta bizi, Llodion kontzejal, Gasteizen Batzar Nagusietako kide, Madrilen auskalo zereko zeraren zeratan, kargu publikoan “funtziona, funtziona!”, bapo!, kolpe zorririk jo gabe, zertarako lanean hasi…? Kontua da, zezenzale sutsu dela, espainiar amorratu bezainbat; eta hiru-buztanek (PP, C’s, VOX) hiru gurari dituztela: piperpotoa, paella […]

ZAHARTZAROAREN ZANTZUAK

Zahartzaroaren zantzuak entzun… Bi agure ari ziren behin berriketan, beste askotan bezala, plazako arboladiko aulki zabalean eseririk, afal ordua noiz iritsiko zain. Blagan lasai ederrean, kontu kontari gozaro, auzoa konpontzen ziharduten, batik bat; etxeko onak ahaztu eta etxekona zapuzten… Esan eta esan, ari eta ari, denbora asko baino lehen, esanaren hariak zahartzaroaz mintzatzera eraman zituen […]

SANTA ESKEAN

Santa Ageda bezperan ari natzaizu, irakurle zintzo, zuk Santa Ageda biharamunetik aurrera irakurri ahal dezazun, zer?, eta kontatzera natorkizun pasarte xume pikaro jostaria. Gaurko egun honi, segun eta non, hamaika era diferenteetara deitu izan zaio: Santa Ageda bezpera, Agate Deunaren jaia, Santa Ageda eskea… Hasteko, eta gauden puntuan jartzeko (ez tokia betetzeko soilik), han-hemen nonahi […]

HAMAIKA IKUSTEKO…

Baserrian argirik eta urik gabe jaio, su-bajuaren ondoan hazi eta arropak garbitzera (lixiba, gobada egitera) errekara joanez koxkortu ginenok hamaika ikusteko jaio ginen, ala Jamaika! Mundu zeharo berri bat datorkigu, agidanez; burutik pasatzen ere ez zaiguna. Aurki, urte gutxi barru, arraina larrean bezala sentituko gara geure egunerokoan. Iristen bagara gerora, behintzat. Izan ere, hauxe da […]

HIRU GALBAHEENA

Gaur egun, eskuarteko modernoak medio, modako dagoen arren hurbil-hurbileko jendeagandik ihesi joan eta urruti-apartekoekin harremanetan jartzearena, oraindik ere bada, zorionez, gurean behintzat, eguneroko lagunarte gozo atseginik. Badenez! Lege zaharrera: elkar bilatu, bostekoa estutu, elkarri lepokada batzuk eman eta denbora pasa, zurrut eta ziri. Euskaldunon esaera zaharra da: «Ardi zaharrak laguna nahi». Laguna, adiskidea, gogaidea… Txoriak […]

T.K.S.A.

Aurtengo Gabonetan opor-aldia izaki, gure probintziatik gutxi batzuek bezala, Dubaira egin zuen hegan adinean lore-loreko gizaseme batek. Abioian lasai ederrean zihoala, bat-batean maskuria hustu beharra sentitu eta gizasemeen komunera jo zuen zuzen. Lastima; okupaturik zen. Lasai, ez zegoen premia larrian ere eta. Zain geratu zen ate inguruan. Minutu bat…, eta bi eta hiru, hesteak ere […]

MONOTONIAREN “MONOA”

Monotoniaren “monoa”, beti-batekoaren betea edo egunerokotasunaren gorespena. Hogeita hamabost urte bigarren aldiz bete berri dituen nire lagunik handienak ez daki zehazki nola adierazi, baina horixe da aldarrikatzen duena; batik bat orain, Gabonetako egun zoro zalapartatsu azkengabeon ondoren… Zer da, izan ere, “festa” esaten dioten anabasa hau!? Nora edo hara, bisitan derrigor joan beharra, arraindegiko jende […]

ZAHARRAK BERRI

Zahartzaroak haurtzaroa omen dakar gogora. Hala esan ohi da. Eta halaxe dirudi ere dela, norbera zahartzen-xahartzen doan heinean. Batik bat orain, Olentzero, Gabon Zahar, Bizar Zuri eta Hiru Erregeen bolada ilun-hotz honetan, gose baino begi gehiagoko egunotan. Izan ere, jan-edanean igeri, sabelak nahiko lan, eta buruak hegan… Izan ere, zintzurra aldapa eta sabela zelai, burutik […]

febrero 2025
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
2425262728