Azaroan, arazo: «Munduko zazpi mila hizkuntzetan, euskara %10 handienen artean dago». Kike Amonarrizentzat, botila erdi beteta. «Euskararen egoera, objetiboki, ez da lasai egotekoa». Jon Sarasuarentzat, botila erdi hutsik. Denbora daramat Hondarribian bizitzen. Denbora horretan guztian erreparatu izan diot euskararen erabilerari bai baserrian eta arrantzan, bai eskolan eta kalean. Eta, denbora joanean, adierazi beharrean naiz honek […]
Taratulua zurari zuloak egiteko tresna duzu; egurra, zulatuz-zulatuz, jateko arotzen erreminta. Esate baterako, hartzen duzu taratulua, jartzen zara sukaldeko mahaiaren aurrean, eragiten diozu erremintari eta, hemen zulo han zulo, haltzaria geratzen zaizu nulo. Pipi temati madarikatuak jan izan balizu bezalaxe. Bestalde (niri, bederen, bai; eta zuri ere halatsu, egingo nuke), zein lan, zein ofizio, zein […]
Joan den larunbatean orriotantxe zera zioen, besteak beste, Eli Tolaretxipi idazle donostiarrak: «Iruditzen zait hizkuntza dela gizadiaren asmakizunik handiena. (…) Baina, zergatik hitz egiten dugu? Zertarako!?». Airean eratu galdera horien harira, historia bat datorkit gogora. XVIII. mendean, Prusiako errege handi (filosofo, musikari, estratega militar, masoi, …) izandako Federiko II.ri lotu izan zaio gertakaria. Batzuen iritziz, […]
Aldaketa handiak bizi ditugu gure garaiotan. Gardentasuna ahoan eta zikinkeria eskuan, kanpo eder eta etxe otso, zenbat eta zenbat espiritu makur lapur zakur aldatu zaigun infernuko zulotik zeru goienera… Eta jendeak zerura nahi… Hara hemen Enpresa Handiaren hiru irakaspen (edo Anaia Nagusiarenak, nahiago baduzu) aldaketok, geroz eta gorago nahiok, eragiten dizkiguten kinka txarrak gainditzen, edo, […]
Urteurrenak eta agorte hurrenak: horra gaurko nire gaia. Zaude!, erraza da-eta ulertzen; zaude. Urteurrenekin hasita, gaur bezalako egun batez hil ziren (alfer-alferrik hil zirela esatea ez-esatekoa litzateke): Jean H. Dunant, lehen bake Nobel sariduna, 1910; Inazio Zuloaga pintorea, 1945; Pío Baroja idazlea, 1956; George Brasens kantautorea, 1981; Federico Fellini zinemagilea, 1993… Munduan handiak denak, bost, […]
Probintzian ez, baina Bidasoa aldean ezaguna da oraindik, banaka batzuentzat bederen, Nafarroako errege Santxo Abarkaren pasadizo bat, elezahar perlatzat ere jo daitekeena. Erakusten diguna, gainera, agintearen ingurumarian izaten zela antzina (eta badela orain ere, orain ere badenez, kuanto!) aholkulari ergel ugari, tuntun-ipurdi franko, txakurraren salara bidali beharrekoa, zist!, asto zuriarenak eta beltzarenak eman eta gero. […]
Oscar Wilde: «Idazteko, bi gauza besterik ez da behar: zer esana eduki eta esan egoki». Zer esana badut eta esan egingo dut, hortaz. «Nire gogoak aginduak dira niretzat». Hauxe ere Dublinen gaurko egunez 1854an aberats jaiotako idazle handi ironiatsu haren ateraldia da. Idatzi idatzi, Dorian Grayren erretratua nobela bakarraz gain, poemak, ipuinak, komediak idatzi zituen […]
Aspaldi bidali zidan dama donostiar txit estimagarri batek emaila argazki harrigarrizko batekin: lau pertsona ageri ziren oinez tipi-tapa, musulmanak inondik ere jantziagatik, gizaseme bakarra aurretik zihoala eta haren atzetik bost bat metrora, ilaran, hiru emakume, burutik oinera osoro jantziak (esan nahi baita bilduak, estalduak, gerizatuak, aienatuak). Eta gertakari bitxia kontatzen zidan damatxo lagunak. Aurretikoak aurretiko, […]
Egun bakoitzari berea eman behar omen zaionez, eta gaurkoa nola baitugun Indarkeriarik Ezaren Eguna munduan, mintzagaia erregalo datorkit: biolentziaren eza, gizakion artean. Hori ona da, baina ona bakarrik. Jaiotzea beste kulpa handirik ez, eta askok du(gu) bakean bizi ezina. Indarkeriarik ezarena broma delakoa daukat; txantxa tristea. Joan deneko urte askoan, goizero egunkariko berri-pasada egiterakoan, sesioak […]
Gaur betetzen ditu gure emazte eta amatxo Mertxek hirurogei urte. Ondotxo mereziak dauzka txerak, konplimenduak, musuak, belarri-tiradizoak, erregaluak eta abarrak nire eta etxekoon partetik, ondotxo mereziak dauzkanez, alajainena. Zure kasuan, irakurle, zeuk ikusi; baina, otoi, ez iezaiozula blog honen aipamenik egin, lotsaz gorrituko naiz eta. Izan ere, gu biona, Mertxerena eta nirea, kontatu nahi dizut […]